Kaixo lagunok!
Jakingo duzuen bezala, hurrengo hiru hilabeteetan Corken izango naiz praktikak egiten.
Cork (Corcaigh gaelikoz), Irlandar Errepublikako hegoaldean kokatzen da, itsasotik 20 km. ingurura. 200.00 biztanle izan arren, estatuko bigarren hiririk jendetsuena da, Dublinen ostean. Cork konderriko hiriburua da eta Munster probintziaren barruan dago. Hiria, Lee ibaiak zeharkatzen du bi kanalen bitartez, berau hiru zatitan banatuz. Erdian geratzen den zatia hiriaren erdigunea dela esan genezake. Cork, Irlanda hegoaldeko itsas sarrera nagusiena da eta bertan zein ondoko herrixka txikietan portu garrantzitsuak aurki ditzakegu.
Hiriaren azalpen motz honen ondoren, nire
lehen asteko bizipenekin hornituko ditut hurrengo lerroak.
Nire bidaia, martxoaren 10an hasi zen,
Elgoibar maitea agurtu eta Loiuko aeroportura abiatu nintzenean. Bertatik,
Frankfurtera eta handik Dublinera. Dublinen autobus bat hartu eta lau orduren
buruan hurrengo hiru hilabeteetan nire bizileku izango denera iritsi ginen.
Ginen diot, Euskal Herriko 14 lagun elkartu baikara hemen. Taxi bat hartu eta Brookfield Village gunera eraman
gintuzten, gure bizilekuak ezagutzera. Gure ezusterako bakoitza leku ezberdin
batean banatu gintuzten. Niri ordea, apartamendua bi bilbotarrekin
elkarbanatzea dagokit. Lehen egun hau bukatzeko, ia denak batera afaldu genuen hanburgesa
bat, patata
piloa eta guzti.
Behean, ezkerreko atean dago nire apartamendua
Hurrengo egunean, astelehenean jada, ingeleseko
klaseekin hasi ginen. Lau orduz, astelehenetik ostiralera, Cork English
Academy-n kurtsoa izango genuen. Lehen egunean, maila azterketa bat egin eta
gela ezberdinetan banatu gintuzten. John irakaslearekin batera izango genituen klaseak
taldeko gehienok. Klasearen ostean, bazkaldu eta hiria pixka bat ezagutzeri
ekin genion. Egia esan, galtzeko arrisku gutxi duen hiria da, beraz, azkar
kokatu ginen. Eguna bukatzeko English
Market-en erosketa batzuk egin eta denok batera afaldu genuen gure
apartamenduan.
Asteartean berdintsu, ingeleseko klasea eta
ondoren bazkaldu. Arratsalde hartan Celtic´s enpresara joan ginen, praktikak
antolatzen dizkigun enpresara hain zuzen ere. Bertan gure praktikei buruzko
xehetasun gehiago jaso genituen. Ondoren, hiria pixka bat gehiago ezagutu eta
apartamendura.
St. Patrick´s Street
Asteazkena, osteguna eta ostirala bide berberetik
igaro ziren. Ingelesaren ondoren bazkaldu eta arratsaldea hiria sakonago
ezagutzeko aprobetxatzen nuen. Hiri txikia izaki erraz ikusi daitezke bertako
lekurik esanguratsuenak.
Cork City Hall
Larunbatean, eguna aprobetxatuz, hiriko toki
garrantzitsuenak eta orain arte ikusi gabe nituenak bisitatu genituen. Besteak beste
hiriko lakua, Firtzgerald parkea, kartzela eta hainbat eliza eta katedral. St.
Patrick´s bezpera izaki, kalea jendez beteta zegoen eta hainbat kontzertu
ikusteko aukera zegoen. Hurrengo eguna gogorra izan zelakoan azkar oheratu
nintzen.
Kontzertua St. Patrick´s kalean
Igandea, martxoak 17, St Patrick´s eguna.
Eguna ondo hasteko korrika saiotxo bat egin eta eguerdi aldera hiriko
erdigunera abiatu ginen. Desfilea ikusi, nahiko aspergarria nire ustez eta
alemaniar saltxitxa bat bazkaldu genuen. Bazkalostean Pub ezberdinak bisitatu
genituen Pinta batzuez horniturik. Bertan, jendea jantzi berdeekin eta bertako
musika bozgorailuetan, sarritan, musika ezagunagoarekin uztartuz. Pubetan jende
asko baina uste nuena baino jaigiro gutxiago egon bazen ere gaua pixka bat
luzatu eta ordu txikietan iritsi ginen etxera.
Gaur, astelehena, atseden hartzeko, arropak
garbitu eta bi lagun agurtzeko eguna izan da, hemendik aurrera, Kinsale herrira joango baitira beraien
praktikak burutzera.Gertu dago, beraz sarri ikusteko esperantza daukagu!
Honenbestez hemen amaitzen da nire lehen
sarrera. Honaino iristeko ahalmena eta pazientzia izan duzuenoi eskerrik asko!
Bloga astean behin eguneratzeko saiakera egingo dut, astearen laburpen txiki
bat eginaz. Patrick´s deuna dela eta astelehenean argitaratu dut lehena baina
gainontzekoak igandean aurkezten saiatuko naiz.
Besterik gabe, jaso besarkada bat irakurle eta
hurrengo astera arte!
P.D: Argitaratzerakoan testua eta argazkiak lekuz mugitzen dira. Barkatu eragozpenak!!!
P.D: Argitaratzerakoan testua eta argazkiak lekuz mugitzen dira. Barkatu eragozpenak!!!



1 comentario:
Kaixo Lander. Pozten naiz ondo zabizela ikusitta eta gaiñera zure atzerriko bizipenak ni bezela blog baten idaztera ausartu zeralako. Animo, ez da erretza astero idaztia, baiña gero atzera beittu eta einda dakazuna ikusten dozunian, merezi dabala ikusiko dozu. Animo eta ondo segi.
P.S. Gure bloga ere domekero berritzen danez, oiñ irakurliak bi motibo eukikoittu astero. Hau da lotura:
http://blogak.com/txeko
Publicar un comentario