2013/05/12

9. ASTEA: Banatzaile, bohemio eta futbolari.

Kaixo irakurle!

Ohartu gabe nire abenturaren amaiera gero eta gertuago dago. Dagoeneko hiru aste baino gutxiago geratzen dira Elgoibar berriz zapaltzeko. Sentipen kontrajarriak. Batetik, hau dena uzteko pena askorekin baina, bestetik, nire etxean egoteko gogoak handiak dira. Dena dela, 19 egun hauek ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatuko naiz.

Beno, gehiegi luzatu gabe nire 9. asteak eman duena kontatzen saiatuko naiz.

Dublinek utzitzako sentsatzio gozoarekin hasi nuen astea. Bulegoan egitekorik ez, eta astearte zein asteazkenean lantokiko kamioilariarekin batera, edarien banaketa egiten izan nintzen. Laguntza askorik ez nuen eman, baina kamioian joateak halako zirrara berezi bat sortzen zidan.

Kamioia banaketa egiteko prest
Asteartean, kasualitatez, ezagutzeko gogoa nuen bi herritara joan ginen banaketa egitera, Carrigaline eta Crosshaven herrietara, hain zuzen ere. Ez nuen gehiegi ikusteko aukerarik izan baina txikiak izaki, bertan egon izanak nire helburua betearazi zuen.

Crosshaven
Asteazkenean, aldiz, hiriko hainbat lekutan egin genuen banaketa, aurreko egunekoa baino sinpleagoa, baina interesgarria, era berean.

Astea aurrera joan ahala, bulegoko lana ere azaldu zen eta astea nahiko lanpetuta bukatu dut, beraz, ezin naiz kexatu.

Asteburuaren etorrerarekin, zer bisitatzeko dudak agertu zitzaizkidan. Azkenean, larunbat goizean, Corketik ordubete ingurura dagoen Clonakilty herritxora joatea erabaki nuen. Bakarrik joan nintzen, joateko lagunik ez bait nuen aurkitu. Lagun batek dio nahiko "bohemioa" ematen dudala eta aitortu beharra daukat gauza ugari bakarrik egitea gustatzen zaidala, beraz, arrazoia izango du ezta?

Clonakilty herri txikitxoa da, eta herriguneak ez du ikusteko askorik. Hala ere, bertako gune eta gauza garrantzitsuenak ikusten saiatu nintzen.







Leku honen altxorra, herritik 5km.-ra kokatzen da. Bertan, Inchidoney Island aurki dezakegu, irla bat baino gehiago, itsas zabaleta irteten den muturra den arren. Han, Inchidoney hondartza paregabea dago, herrialdeko hondartzarik politenetakoa kontsideratua dena. Horrela bada, hiru ordun laurden inguruko ibilaldi polit bat eginez, bertara iritsi nintzen.

Hondartzara joateko pasealekua

Hondartzaruntz

Itsasoko ura sartzen

Inchidoney hondartzako sarreretako bat

Beste sarrera bat
Irakurritakoa egiaztatuz, hondartza ikusgarria dela baiezta dezaket, naturala, lasaia eta oso ederra. Iritsitakoan, oinetakoak erantzi eta oinak hondarrarekin kontaktuan jarri nituen. Hori gutxi ez, eta hauek uretan sartu nituen, sentsazio zirraragarria sentituz, benetan.




Lagun berri bat ere egin nuen



Eguraldia oso aldakorra zegoenez, ez nuen denbora gehiegirik eman bertan, baina lekuaz gozatzeko nahikoa izan zen. Argazki eta bideo batzuk atera eta bueltako bidea hartu nuen, guztiz purifikatua eta erlaxatua.

"Zer den lasaitasuna? Hau da lasaitasuna"

Deskonektatzeko unea
Hondartzako ezker aldea

Irlandako haizea bereak egiten
Zerbait bazkaldu eta bueltako autobusa hartu nuen. Etxera iritsi, atseden pixka bat hartu (gutxitxo aukeran) eta beste erresidentzia bateko festa batera joan ginen. Bertan, jende ezaguna ikusi eta jende berria ezagutzeko aukera izan nuen, asko euskaldunak, gainera. Garagardo, musika eta algara artean hiriko erdigunera joateko ordua iritsi zitzaigun. Gaua, pub batean bukatu genuen, baina honen azalpen zehatzik ez dut emango, badaezpada...


Gaurko eguna "aje" pixkatekin hastea sahiestezina izan da. Hala ere, arratsalderako futbol partidu bat egitekoak ginen eta gure hitza beteaz, 20 bat lagun elkartu gara futbol zelai inprobisatu batean. Batzuk kalitatea erakutsiz eta beste askok (ni tartean) ahal genuena eginez, ordu bete pasatxoko partidua jokatu dugu. Emaitza alde batera utzita, arratsaldea pasatzeko modu oso ona begitandu zait.


Eguna errematatzeko, jacuzziaz eta turkiar bainuaz gozatzen izan naiz, asteburuko mugimenduaz deskonektatzeko oso baliagarria, bai jauna.

Besterik gabe, hau da nire aste honek eman duena. Irakurritakoa gustuko izan duzuelakoan, hurrengo astera arte agurtzen naiz.

ONDO IZAN!!!

No hay comentarios: